Udalekuko ekintzaz betetako azken
egunean, guztiok batera aterpetxean, txapelketetan parte hartzen ibili gara
goizean. Zehazki, pin-pon, esku pilota, futbol, petanka, xake eta soka saltoko
txapelketak prestatu doguz aurten ere Eginon.
Arratsaldeari dagokionez, guztiok batera
baita ere, aipatutako txapelketen finalak egin doguz. Azken arratsaldea izan
danez, askarirako txokolatada prestatu deusku gure sukaldaria dan Maitek.
Gaubelan ordea, urteroko dantzaldiarekin
agurtu dogu aurtengo udalekua. Beti bezala, guztiok batera dantzan eta lagun
giroan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina