2014/07/07

7. eguna!!!

Hasierako eguraldi petrala albora batera itzita, gaurkoan eguzkiak lagundu gaitu egun osoan zehar. Kanpoan ekintzak egiteko giro ezin hobea izan dogu gaur Eginon!

5.maila
Gure txikitxoenak artzain eguna izan dabe. Egun osoan zehar, lanbide honi buruzko ekintzak egin dabez. Goizean, Eginoko artzaien ezinbesteko laguntzarekin, taldeka banaturik, gaztaren prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan dabe. 




Arratsaldean aldiz, ardi eta txakur mozorroak egin eta askariak eskainitako indarraz baliatuz, artzain txapelketa egin dabe aterpetxeko landa zabalean. Afaltzeko txitxiburduntzi egin dabe leku berean.























Gaubelari dagokionez, artzai egunari amaiera emoteko, basora joan dira eta bertan “Kontuz otsoarekin!” izeneko jolasean aritu dira.

6.maila
6.mailakoek goizean naturari probetxua atara deutsoe. Izan ere, batzuk eskaladaz gozatu daben bitartean, beste batzuk, hainbat natur ekintza egin dabez. Eta alderantziz. Aipagarria da eskaladan egin bitartean, ingelesean aritu dirala. Goiz konpletua!











 Arratsaldean ordea, atzerriko hizkuntzarekin jarraituta, txalinpiadak eta ur gynkana egin dabez. Beroari aurre egiteko modu paregabea izan da.
Gauean euren orientazioa frogan jarri eta orienting ekintza egin dabe.

DBH 1go maila
Nagusienei dagokienez, goizean walkie-ra jolastu dabe. Bi taldetan banatu eta mapa eskuetan dabela, talde batak bestea aurkitu behar izan dau. Horretarako, walkietaz baliatuz, elkarri informazioa emon deutsie.
Arratsaldean, Eginotik oso hurbil dagoan Lezeko koban bainatu dira. Lezen bai ondo! Bainu freskagarriaren ondoren, euren oreka landuz, slackline frogatzen ibili dira.









Eguna erritmoz agurtzeko, gaubelan zumba saioa izan dabe. Bertan, gure neskak abilezia ikaragarriak erakutsi deuskuez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina