UDALEKUETAKO AZKEN
ORDUAK TOPERA APROBETXATU DOGUZ, EKINTZAZ ETA EGURALDIAZ GOZATZEN!!!
Goizean, egonaldi
honetako azken egunetan egiten dogun moduan, aurten ere, bakoitzak aukeratutako
ekintza (eskalada, bizikleta, butrinoak edo dantza) errepikatzeko aukera izan
dabe.
5. MAILA
Igerilekuak
agurtzeko, bertan igaro dabe arratsalde osoa gure txikiek. Giro sargoritsua
freskatzen agurtu dabe udalekuetako aurtengo azken arratsaldea.
6. MAILA eta D.B.H.
1go MAILA
Nagusienek ostera,
Lezeko koban kokatzen dan putzura joan dira hango ur freskoetan azkenengo
arratsalde lasaiaz gozatzera.
Gaubelari
dagokionez, udalekuetu guztietan egiten dan moduan, guk ere, guztiok batera
dantza eginez agurtu dogu aurtengo Eginoko udalekuetako egonaldi zoragarria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina