2013/07/11

12. EGUNA!!!

AZKEN TXANPAN BARRENA DANTZAN IGARO DUGU EGUNA!!!


12. egun honetan, bakoitza bere taldearekin, playback desberdinak prestatzen igaro dogu goiza eta arratsaldearen lehenengo ordua. Abestia aukeratu, koreografia prestatu, jantziak … guztia ingelesa erabiliz.
Guztia prestatu ondoren, azken txanpa honetan indarberritzeko,txokolate gozoa prestatu deuskue Maite eta Janirek, gure sukaldariek. Hemendik ere, eskerrik asko!!!






 Arratsaldeko bigarren zatian, ekintzarekin jarraituz, erakustaldi bat izan dogu bakoitzak bere dantza guztien aurrean aurkeztuz. Hona hemen gaurko egunaren zati handia irudietan:







5. MAIILA
Gaubelan txikienek hainbat iragarki ikusi dabez ingelesez eta amaitutakoan, ikusitakoa komentatzen garatu dabe euren ahozko adierazpena zein ulermena. Aipatutako iragarkiak, iragarkien munduan emakumeen rol eta estereotipoak agerian uzten dabez. Gai hori garrantzitsutzat jo eta zeharka landu dogu gaubela honetan.


6. MAILA eta D.B.H.1go MAILA

Gaurko gaubela batera egin dabe gure nagusienek. Bertan “Itsasontzi urperatua” izeneko jolasean aritu dira. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina