AZKEN ESPRIN
HONETAN, EGUNEKO ORDU GUZTIAK TOPERA DISFRUTATZEN JARRAITZEN DOGU!!!
Goizeko lehenengo
orduan guztiok batera udalekuaren zehar egin diran torneoetako finalak jolastu
doguz. Ume zein begirale, petanka, esku pelota, pin-pon, soka salto, xake edo
futbolean izena emon eta aurkariari irabazita, torneo guztietako irabazleak
izendatu doguz. Horrez gain, txapak egiteko tailerra ere izan dogu. Hona hemen irudi batzuk:
5. MAILA
Arratsaldean ordea,
txikienek igerilekura joan dira gaurkoan ere eguraldi aparta izan dogulako.
Giro sargoria freskatzeko hainbat ekintza gauzatu dabez igerilekuan.
Horretarako ingelesa erabili dabe, udalekuan zehar beste egunetan egin izan
daben moduan.
6. MAILA
Ertainek,
arratsaldean orienting berezi bat prestatu eta egin dabe. Hemen, talde
bakoitzak bere herriko planoa marraztu eta bertan kokatzen dauz herritik zehar
jarritako pistak. Arratsaldeko bigarren zatian, jolasari jarraipena emonez,
talde bien artean mapak trukatu eta batak bestearen pistak aurkitzea izan da helburua
jolasa irabazteko.
D.B.H. 1go MAILA
Nagusienak
txikienekin batera igerilekura joan dira. Bertan, freskatu eta ingelesa
erabiliz jolasak egin dabez. Eguraldi sargoriari aurre egiteko modu aparta!
Ikusi daikezuenez, gaur ez dogu gaubelako aipamenik egin. Izan ere, egunean zehar elkarbizitzan sortutako arazo batzuk izan doguz eta horrek konpontzera bidean, arazoari irtenbidea emoteko tailer txiki bat egin dogu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina