2013/07/09

10. EGUNA!!!

UDALEKUETAKO AZKEN EGUNAK BADIRA ERE, UMEEI EZ JAKEZ GOGOAK EZTA INDARRAK AMAITU ORAINDIK!!!



5. MAILA

Arrantza egitea izan da gaurko gure txikien goizeko ekintza. Ziordiako errekatxo batera joan eta eurak eginiko butrinoekin arrantza egiten aritu dira.
Arratsaldean aldiz, txalinpiadak eta ur gynkana egin dabez. Lehenengoan froga desberdinekin zikindu ondoren, arratsaldeko bigarren zatian, freskatu eta garbitzeko aukera izan dabe urarekin egindako frogekin. Dagoeneko ohitu diran moduan, arratsaldeko ekintza biak ingelesa erabiliz gauzatu dira.
Egunari amaiera emoteko, gaubelan zientziaren mundura murgiltzeko aukera izan dabe 5. mailakoek. Izan ere, esperimentu desberdinak egin dabez etxean aurkitu daikeguzan hainbat gauzekin. Arratsaldean bezala, gaurko gaueko ekintzan ingelesez mintzatu dira.







6. MAILA

“Walkie” jolasean emon dabe goiza 6. mailakoek. Bertan, 2 taldeak walkie, mapa bana eta 8???pista dabez. Lehenengo taldeak mapan markatuta dauzan lekuetan pistak gorde dabez bigarrenekoek aurkitzeko eta alderantziz. Horrez gain, mapan oinarrituz, talde batek bestea non dagoan jakiten saiatu behar da. Horretarako, bere izenak adierazten dauan moduan, walkia erabiltzen da talde bata eta bestea komunikatzeko.
Arratsaldean ordea, igerilekuan sargoriari aurre egiteko aukera izan dabe. Txikienek egin daben moduan, honek ere ingelesez aritu dira arratsalde osoan.
10. egunarekin amaitzeko, dantzan izerdi ugari egin dabe aerobic eta euskal dantzak eginez. Gaubela ere ingelesez izan da eta ekintza honen bidez, norabideak zein gorputzeko atalak aipatutako atzerriko hizkuntzan erraztasunez adierazpena landu da.





 




D.B.H. 1go MAILA

10. eguneko irudiekin hasi aurretik eta atzoko eguneratzean aipatu bezala, hemen dozuez ikusgai atzoko goizeko paintball, arratsaldeko igerileku eta Albenizen egindako gaubelaren argazkiak.

















Atzo esan moduan, udalekuetako nagusienak atzo gauetik etxetik kanpo dagoz Eginoko inguruekin gozatzen. Gaua Albenizen igaro ondoren, goizean Allaitz mendira abiatu dira. Bertan bazkaldu eta gero etxera bidea hartu dabe.

Gaubelari dagokionez, 6. mailakoekin batera aerobic eta euskal dantzak egin dabez eguna erritmoz agurtzeko. Eguneko azken ekintza ingelesez izan da, adierazpena eta ulermena praktikotasunean oinarrituta lantzeko aukera izanez.





















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina