2013/07/08

9.EGUNA!!!

ASTE OSOAN EGIN DUGUN BEZALA, GAUR ERE GOGOTSU ARITU GARA ETA EKINTZETAZ ASKO GOSATU DUGU, EGURALDIA ERE GURE ALDE EGON DA!!!




5.MAILA

Etxeko txikiak goiza eskalatzen eta natur ekintzan oinarritutako jolasetan ibili dira. Naturarekiko kontaktu zuzena izanik, pixkanaka naturari beharrezko jakon errespetua lantzen ari gara.
Arratsaldeari dagokionez, Eginon bertan, orienting-a egin dabe. Kasu honetan, orienting hau eurak sortua da. Bi atal daukaz, batetik, eurek mapa sortzen dabe herriko gauza esanguratsuenak adieraziz eta aldi berean, mapa horretan markatuta dagozan pistak ere eurak sortzen dabez. Behin hori guztia eraikita, bigarren faseari hasiera emoten jako. Azken horretan, mapak trukatu eta talde batek bestearen pistak aurkitu behar dauz mapa ulertuz.
Arratsalde osoa, alegia, 4 orduz, ingelesez aritu dira. Orienting-a dala kontutan izanik, norabideak, aginduak, herriko eraikin nagusienak, besteak beste ingelesez adierazten eta helarazten ikasi dabe gaurkoan.
Gauean, egunari erritmoz amaiera emoteko, aerobic eta euskal dantzak landu dabez. Gaueko ekintza ere ingelesez gidatu da. Saio honetan ordea, gorputz atalak eta baita norabideak ere landu dira.








6. MAILA

Kamiseta zuriak jantzi, margo poteak, komuneko paperak eta baldeak harturik, goizean, mendira joan dira paintball egitera. Zikin etorri badira ere, ekintzarekin asko disfrutatu dabe!
Arratsaldean, eguraldia aprobetxatzen jarraituz, eskalada eta Lezen bainua izan dabe. 5.mailakoek egin daben moduan, horrek ere, ingeles hutsean aritu dira arratsalde osoan zehar.
Gaubelako ekintza “danborraren jolasa” izan da. Jolas honetan, monitore bat basoan ezkutatu eta talde osoak entzumenari jarraituz hau aurkitzen saiatzen da.

















D.B.H. 1go MAILA

Nagusienak, goizeko ekintza 5. mailakoekin batera egin dabe. Hau da, paintball-era jolastu dabe ingelesean arituz. Arratsaldean ordea, igerilekuan beroari aurre egiten egon dira. Izan ere, gauean Albenizen lo egiten agurtu doguz eta hurrengo egun osoa etxetik kanpo ibiliko diranez, arratsaldeko lasaitasuna gustura hartu dabe.
Sentitzen dogu baina gaurkoan arazoak izan doguz argazkiak biltzerako orduan. Parkatu eragozpenak, biharko eguneratzean jarriko doguz zuen eskura.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina