2013/07/07

8. EGUNA!!!


SAN FERMINAK EGINORA ERE HELDU DIRA !!!


Gaur, uztailak 7, guztiok batera goizean goizetik San Fermin eguna ospatu dogu Eginoko udalekuetan. Suziriekin batera esnatu eta entzierro moldatu bat egin dogu etxeari buelta emanez.





















Ondoren, gaur domeka izanik, ospakizun bat prestatu eta bibliako pasarte bat landu dogu, hori guztia Irene mojaren laguntza eta gidaritzapean egin dogu. Esan bezala, bibliako pasartea irakurri eta horren inguruan hitz egiteaz gain, gaiaren inguruan oinarritutako antzerki bat antzeztu dabe ingelesez 5. mailakoek. Baita ere, Jauna hartzeko aukera izan dogu eta ospakizunari amaiera emoteko, 6. mailakoek eta D.B.H.1go mailakoek ingeleseko kantu bat abestu dabe.


















5. MAILA

Arratsaldean, txikiak pistinara joan dira gaur ere. Berez, triatloi egitea pentsatua genduan arren, berriro “SPLASH” egitea pentsatu dugu. Izan ere, bero handia egin du egunean zehar eta beste egun batean egitea pentsatu dogu.





6. MAILA

Ertainak etxean geratu diren arren, txalinpiadak eta ur gynkana egin dabe. Ingelesa da erabili daben hizkuntza ekintza biak egiterako orduan. Txalinpiadetan froga desberdinak eginez zikindu dira eta ur gynkanean bere izenak adierazten dauan moduan, urarekin zerikusia daben froga desberdinak egin dabez, sargoriari aurre eginez.




D.B.H. 1go MAILA

Nagusienek ordea, Plazatxo-ra joan eta bertan eskaladaz gozatu dabe. Plazatxo Eginotik gertu dagoan harriz inguratutako leku paregabea da. Bertan, eskalatu ondoren, gailurretik izugarrizko paisaia ikusi daiteke. Hona hemen D.B.H.koen arratsaldea irudietan laburbilduz:


 





Gaubelari dagokionez, guztiok batera, basora joan eta San Fermin eguna ondo agurtzeko, “San Fermin gaua” egin dogu. Ekintza honetan, ume guztiak parte hartzeaz gain, udalekua osatzen dogun guztiok ere han izan gara. Gaubela osoa ingeles hutsean garatu da, bakoitzak bere zailtasunak izan ahal dauzan arren, ahaleginak eginez elkar ulertzea lortu dogu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina