5.MAILA
Kirolez betetako goiza izan dabe gaurkoan 5. mailakoek, eskalada eta bizikletaz gozatzeko aukera izan baidabe. Bazkal ostean, antzerkia (ingelesez) prestatzeaz gain, igerilekuan gorputza freskatu dabe. Gauean ordea, monitorearen bila jolasean aritu dira.
6. MAILA
Gaua kanpoan pasatuta, gosaldu ondoren etxerako bideari ekin deutsoe 6. mailakoek. Arratsaldean, antzerkia ingelezez landu eta igerilekuan atseden aldia izan dabe. Gaubelan, daztamenaren jolasean osagai desberdinekin egindako errezeta bereziak bereizteko ahaleginetan jardun dabe.
D.B.H.1go MAILA
Etxeko nagusiek ere gaua etxetik kanpo pasatu ondoren, Bayoko gailurreraino iritsi dira bertatik ikusten den paisaia, zuek ere ikusi daikezue lehenengo argazkian. Egun osoan mendian ibili dira tarteka euren antzerkia eta aurreko gaubelan landutako kantei errepasoa eginez. Leher eginda heldu dira etxera eta eguna borobiltzeko masaje tailerrean gorputza lasaitu dabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina