2013/07/03

4. EGUNA!!!

GAURKOAN EGURALDIAK EZ GAITU ASKORIK LAGUNDU, HALA ERE, EZ DA OZTOPO IZAN UDALEKUAZ GOZATZEN JARRAITZEKO!!!

Eguraldiaren gorabeherak bitarteko, ez dogu irteerarik egin eta eguneko ekintza guztiak etxean edo etxe inguruan gauzatu dira. Antzerkiak izan dira gaurko gure protagonistak hiru mailatan. 
Goizean goizetik antzerkiaren prestakuntzan aritu dira. Arratsaldeko lehenengo orduan, jantzi eta dekorazioaren azken ukituak emon ondoren, askaldu ostean, talde guztiek gainontzekoei egunean zehar landutakoa aurkezteko helburuarekin, SHOW izeneko saioa egin dogu. Aipaturikoa, alegia, goiz eta arratsalez ingelesez aritu dira.

Gauean aldiz, 5. mailakoek, ingelesean oinarrituta, "Walle" pelikula ikusi eta komentatu dabe. 6. Mailakoek orienting egitera urten dira eta D.B.H. 1go mailakoek osagai desberdinen nahasteak identifikatzeko ahalegintan ibili dira daztamenaren zentzua soilik erabiliz.

Hurrengo irudietan, 4. egunaren laburpena aurkezten deutsuegu.















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina