5. MAILA
5. egun honetan, gure txikiek egun osoko mendiko irteerarekin aprobetxatu dabe eguraldi paregabea. Goizean Baiora bidean, hainbat pistekin osatutako bidea burutu dabe eta pista bakoitzean, talde guztiek froga desberdinekin topo egin dabe. Gailurrean bazkaldu ostean, Iguaraneko koba bisitatu, bertan askaldu eta etxerako bideari ekin deutsoe.
Gaubelari dagokionez, Andoainera joan dira, bertako elizpean pasatuko baitabe gaurko gaua gure txikiek.
6.MAILA
6. mailakoek ere egun osoko mendiko irteera egin dabe. Olano izan da 6.mailakoen gailurra gaurkoan. Bidea aprobetxatuz eta ingelesa erabiliz, gynkana bat egin dabe. Arratsaldean ordea, Ziordiako igerilekura hurbildu eta euren gorputzak freskatzeko aukera izan dabe.
Gauean goiz oheratu dira, bihar goizaldean jaiki eta Urbasako bidea hartuko baitabe egunsentiaz gozatzeko.
D.B.H. 1go MAILA
Gaur nagusienek koba izugarri bat bisitatzera irten dira goizean. Bazkalostean, sokak eta arnesak hartuta abiatu dira eskalada egitera. Gustora ibili dira arratsalde osoa hormatik gora eta behera.
Eguna ondo amaitzeko, "Pay it forward"(Cadena de favores) pelikula ikusi eta komentatu dabe ingelesez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina