2014/06/29

1go eguna!!


Eginon gagoz!! Lainoan ekarri doguzan arren, eguna argitu ahala argitzen joan da eta horri esker egunaz gozatu dogu.


5.maila

Gure txikitxoenak herria esploratzera joan dira, taldeka bilduz sormenaren bitartez herriko mapak irudikatu dabez.

Ondoren, mapak elkar banatu eta beste taldeen pistak topatzen aritu dira. Gauean, Sinboloen jolasa ezagutu dabe. Bertan, Ingelesez aritu dira, beste esparru batzuetara atzerriko hizkuntza erabiltzea posible dala ikusiz.


6.maila

Ertainei dagokienez, Yankeen hizkuntza erabiliz, Indio eta Bakeroen jolasean aritu dira. Behin euren ezkutalekua eraikita, bata bestearen altxorra kentzeko helburuarekin jokatu dabe. Gauean orduea, euren zentzumenak frogan jarri dabez. Horretarako, zentzumen bakoitzarentzako txokoa jarri dogu eta txoko bakoitzean beraien abileziak erakutsi dabez.





DBH 1go maila

Gure beteranoak basoan zehar aritu dira arratsalde osoan. Bertako baliabideak erabiliz, natur jolas desberdinak egin dabez eta naturak eskeintzen dabezan aukeraz gozatu dabe. Gauean ordea, danborraren jolasean arituko dira. Beteranoak dira eta basoko baztar guztien berri izateak asko erraztu deutsie dinamika.






*Oharra: barkatu eragozpenak, ezin izan doguz gaurko argazkiak igo, ahal dogunik eta arinen igoko doguz gaurko argazkiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina