Goizeko lehen ordutik eguraldi paregabea
izan dogu gaurkoan Eginon. Aitzakia ezin hobea mendira txangoak zein kirola
egiteko.
5.maila
Txikiak goizetik irten dira mendi
aldera, zehazki Baiora. Bertaraino heltzeko ordea, bidean pista batzuk aurkitu
eta hainbat froga dibertigarri egin dabez. Behin kantuan helmugaraino helduta,
itzaletan bazkari goxoa izan dabe zain. Arratsaldean ordea, bertatik gertu
dagoan Iguaraneko koba bisitatzera joan dira. Han bai freskura! Bisitarekin
amaituta, etxera bueltako bideari ekin deutsie.

Merezitako dutxa eta afaldu ostean, gaubelan zientziaren txokoaren baitan, xaboia zelan egin ikasi eta egin ere egin dabe.
6.maila
DBH
1go maila
Gure beteranoak goizean basoan barrena
“basotxo” izeneko kobara joan dira. Bertan, kobaren misterioak bizitzeko aukera
paregabea izan dabe, eguneko beroaz ezkutatzeko egoera ezin hobea.
Arratsaldean, naturaz gozatzen jarraitu dabe, kirola eginez, hain zuzen ere eskaladan aritu dira gure neskak.
Egun neketsuaren ostean, eguna amaitzeko, ingelesezko pelikula bat ikusi eta landu dabe.
Arratsaldean, naturaz gozatzen jarraitu dabe, kirola eginez, hain zuzen ere eskaladan aritu dira gure neskak.
Egun neketsuaren ostean, eguna amaitzeko, ingelesezko pelikula bat ikusi eta landu dabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina