2014/07/01

3. eguna!!!

Hirugarren egun honetan eguraldiak txarrerantz jo arren, umorea galdu barik irribarreekin lagundutako ekintzekin osatu dogu.

5.maila
5.mailakoak indio, pirata eta bakeroetan bihurturik, euren mozorroak, abestiak eta banderak sortu dabez goizean. Bazkalostean, goizean prestatutakoa aldean harturik, basorantz joan dira. Bertan, indioak, pirata eta bakeroetara jolastu dabe. Aipatu beharra dago, arratsalde osoko dinamika ingelesan izan dala.




Gaubelari dagokionez, zentzumenen txoko desberdinetan parte hartu dabe. Txoko bakoitzean, zentzumen bat izan da protagonista eta zentzumen horretan zentratuta, euren abileziak erakutsi dabez.
6.maila
Gaua mendian igaro ondoren, gogotsu gosaldu eta etxerantz etorri dira 6. mailako talde biak. Kontuan izanda egun gogorra igaro dabela, arratsaldean lasaitzeko helburuarekin, meditazioa eta masaje tailerra izan dabez.
  

Gauean ordea, eguna erritmoarekin amaitzeko, dantzan aritu dira zumbako saio dotorea osatuz. Eguneko azken ekintza hau, ingelesean izan da. Dantza egiteaz gain, jaso dabezan azalpenak eta beraien arteko komunikazioa ingelesera bideratu da.

DBH 1go maila
DBHko taldeko kideak goizean orienting.a prestatzen ibili dira. Gaurkoan ordea, orienting berezia izan da. Izan ere, Eginoko herria hain ondo ezagututa, eurak izan dira monitoreari pistak ostontzen aritu direnak. 

Arratsaldean bizikletan irteera izan dabe, inguruko herriak ezagutuz. Gauean, hain ondo menperatzen daben atzerriko hizkuntza erabilita, kinielan jolastu dabe.

























*Oharra: Interneteko konexioarekin arazoak izaten jarraitzen dogu. Beraz, orain arte bezala, momentuz, egunean eguneko laburpena idatziko dogu eta argazkiak posible izan bezain laster.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina