Horrenbeste
denbor itxaroten egon ostean Eginora heldu gara! Heldu garenetik eguzkia izan
dugu lagun eta umeek egun paregabeaz disfrutatzeko aukera izan dute.
5.maila
Gure
gaztetxoenak Eginon barriak direnez, gaurkoan herria ezagutzen aritu dira.
Talde bitan, lehenik eta behin herriaren mapak irudikatu dituzte eta eurek
egindako pistak herritik zehar izkutatu dituzte. Ondoren, mapak elkarbanatu eta
beste taldeak izkutatutako pistak topatu behar izan dituzte. Gauen, gogo handiz
eta ingelesez aritu dira sinboloen jolasean.
6.maila
Nagusiagoak,
Eginon ohitura den Indioak eta Bakeroen jolasarekin ibili dira. Ingelesez, lehenik
eta behin, talde bakoitzak bere ezkutalekua eraiki eta bertan altxorra ezkutatu
behar izan du. Taldeek elkarri kendu behar izan diote altxorra eta ohikoa den
bezala, umeek ikaragarri gozatu egin dute basoan. Gauean, zentzumenak lantzen
aritu dira. Monitoreek hiru txoko banatu dituzte eta bakoitzean zentzumen bat
frogatu dute; ukimena, dastamena eta entzumena.
DBH 1go maila
Gure
nagusiak ere, heldu eta berehala basoan murgildu dira. Bertan, “Buruzagiaren
luma” jolasean aritu dira ingelesez. Talde bi egonda, talde bakoitzak luma
ezberdinak izkutatu behar izan ditu bere zelaian. Behin lumak oztonduta,
taldeak lumak elkarri kentzen saiatu dira talde batek luma guztiak lortu dituen
arte. Horren ostean, basoko elementuak baliatuz, natur ekintzak egiten aritu
dira.
Azkenik, afaldu ostean, ezaguna egingo zaizuen “Danborraren
jolasa”rekin gozatzen ibili dira(goitko argazkiari erreparatu).
Monitore batzuk basotik zehar izkutatu dira eta umeak, zarata bat
jarraituz, monitorea aurkitu behar izan dute. Beteranoak izan arren uste baino
gehiago kostatu zaie monitoreak harrapatzea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina