Gaur ere Eguraldia lagun izan dugu. Umeak
pixkanaka Eginoko inguruetan murgiltzen doaz. Krema, txapela eta ura
ezinbestekoak izan dira gaurko egunean.
5.maila
Udalekuko txikienak Indioen egun tematikoa izan
dute. Goizean goizetik taldearen izena, jantzia, izaera... sortu behar izan
dituzte, ingelesez. Arratsaldean ordea, mendira joan dira Indioak eta
bakeroetan jolastera, talde bakoitzak bere txabola egin du, batzuena etxea
zirudien!! Gaubelan gizakiok ditugun bost zentzumenetatik hiru frogatu dituzte;
daztamena, ukimena eta entzumena. Egun
borobila gaurkoa!!
6.maila
6.mailakoak eguraldi bikaina aprobetxatuz
Eginoko basoetan barrena Allaitz mendia igo dute. Horrez gain, Araiako Nacedero
iturburua ikusi dute eta bertan hankak uretan lasaitzeko aukera izan dute. Gau
alderantza, kanpin dendak prestatzen ibili dira, abentura bikaina!!
DBH 1
Nagusiak nahiz eta urteak eraman Eginon,
oraindik badaude ezagutzen ez ditzuten bazterrak, gaurkoa kasu. Goizean
goizetik Basotxo kobara joan dira, koba bere osotasunean ikusteko aukera izan
dute eta kabaren berezitasunez gozatu dute, hala nola, isiltasunaren edertasuna
eta iluntasun osoa.

Arrsatsalean, udalekuko lehen eskalada eguna izan dute, eta
baita Leze koban bainatzeko aukera paregabea. Gabean, zenbakien jolasean ibili
dira, azkeneko hau ingelesez!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina